MUSIKA

Os Mutantes talde brasildarrak Bilbon joko du

Os Mutantes hirukotea 60ko hamarkadaren amaierako Tropicália mugimenduaren ordezkariak izan ziren, Caetano Veloso, Gilberto Gil edo Gal Costa musikariekin, besteak beste. Bada, bihar, Bilboko Fever aretoan izango da, 21:00etatik aurrera. Brasildarrekin batera, Los Estanques taldea arituko da.

Mugimendu horrek brasildar sustrai musikalak garaiko eragin psikodelikoekin fusionatu zituen, bai eta ideia politiko libertarioekin ere. Hala, fusio horretatik makina bat disko iraultzaile atera ziren, koloretsuak eta irudimentsuak. Horren erakusle Os Mutantes taldearen lehenengo lana, zeinak A Minha Menina edo Bat Macumba kantuak biltzen dituen, besteak beste.

Os Mutantes brasildarrak taldeko partaide originala eta zuzendaria den Sergio Dias buru lehen aldiz izango dira Bilbon. Sao Paulon 1966an osatuak, Os Mutantes psikodelia eta rock progresiboaren erakusle nagusienetako bat dugu. Denboran aurreratu ziren beraiek eta orain, gaur eguneko talde askorentzako ezinbesteko diren soinuak sortu zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button