ARTEA

Eskulturagintzarekiko hurbilketa garaikidea

Oteiza Museoak Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalez Guerreiro artisten lanak bildu ditu Estratuarteak izeneko erakusketan. Ekainaren 5era arte, eskulturagintza formalizatzeko modu berriak ikusteko aukera egongo da.

Haien proposamenak “eskulturagintzarekiko hurbilketa garaikide bat dira, eta hurbil daude errealtasunaren eta subjektibotasunaren urratsetik. Ildo horretan, gaur egungo sorkuntzaren gakoak zehazten dituzten materialen eta eraikuntza-moduen aniztasunari erantzuten diote.”

Erakusketak estratuarte kontzeptuari egiten dio erreferentzia, “zeina Gilles Deleuzek eta Felix Guattarik identifikatu baitzuten Mil mesetas. Capitalismo y esquizofrenia liburu ospetsuan (Mila goi-lautada. Kapitalismoa eta eskizofrenia), forma berriak sortzeko prozesuetan gertatzen diren transkodetze, intersekzio eta topaketei dagokienez. Termino hori barneratuta, egungo eskultura-sorkuntzak objektuen eta materialen arteko topaketei nola heltzen dien hausnartzen ahal da, bereziki nabarmenduz loturetan gertatzen dela, akoplatzeko eta zabaltzeko moduan. Azken buruan, proiektu honek eskultura garaikidearen egitura-izaerari heltzen dio, eta esanahi beteko elementu gisa erantzuten dio haren tasun erlazionalari.”

Proiektu hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural programaren lankidetza ez ezik, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren eta Iruñeko 72-22 Topaketen laguntza ere jaso du.
Proiektua osatzeko argitalpen bat editatu da bertako komisarioak (J. P. Huercanos Oteiza Museoko zuzendariordea) prestaturiko testuez lagundurik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button