IKUS-ENTZUN

Georges Franjuren atzera begirakoa egingo dute Donostiako Zinemaldian

Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioan egingo diren atzera begirakoetako bat Georges Franju (1912-1987) zinegile frantziarrari buruzkoa izango da. Aurtengo edizioa irailaren 21etik 29ra bitarte egingo da.

Franju funtsezko sortzailea da Frantziako kultura zinematografikoaren baitan. 1936. urtean la Cinémathèque Française eratu zuen Henri Langloisekin batera, eta 1949. urtean hasi zuen zuzendari ibilbidea. Hala, lehendabiziko urratsak dokumentalaren esparruan egin zituen. Genero horretan lan bikainak burutu zituen, hala nola, Le Sang des bêtes, Hôtel des Invalides edo En passant par la Lorraine. Lan horietan dagoeneko nabaritzen zen zinegilearen talentua, batez ere errealitatea filmatzeko erabilitako ikuspuntu txundigarriak direla eta, surrealismoan eta espresionismoan erabili ohi ziren gisara.

Bere estreinako lan luzea, La Tête contre les murs, 1958. urtean estreinatu zuen. Urtebete geroago, Les Yeux sans visage iritsi zen zine aretoetara, eta zine fantastikoaren maisulan bihurtu zen. Frantziarrak herri kultura, zine mutuko foiletoiak eta serialak maite zituen. Izan ere, zinea plazer gisa ulertzen zuen, plazer bisual eta narratibo gisa, hain zuzen ere. Halere, literatur obra klasikoak ere egokitu zituen.

Atzera begirakoan orotara 15 film labur eta 9 labur ikusi ahalko dira. Egitarauaren xehetasun guztiak Zinemaldiaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button