ARTEA

Iker Spozio artistaren “Particulas” erakusketa, Donostian

Arteuparte Studioan abian jarri den erakusketako obrak, erruz egindako lan baten osteko fruitu dira, teknikaren eta formaren esplorazioaren ondorioz. Hala, Iker Spozio artistaren Pintura guztien ardatza musika da, eta hala, margolan bakoitzak harreman zuzena gordetzen du abestiren batekin. Egilea soinuak forma eta kolore bilakatzen ahalegindu da, konplexutasunetik esentziara salto eginez. Erakusketa zabalik dago azaroaren 13ra arte.

Erakusketaren izena Particulas da, erabilitako teknikarengatik. Ur-koloreak dira kuartzo harea eta akrilikoekin nahasturik, aho-aerografo baten bidez zipriztintzen direnak.

Iker Spozio Donostian bizi da, eta arkeologia eta artearen historia ikasketak burutu ostean, ilustratzaile  hasi zen, batez ere musikaren munduan, kartelak eta diskoetako portadak eginez (Deutsche Grammophon, Fat Cat, The Leaf Label eta Thrill Jockey taldeenak). Ilustratzaile gisan Penguin, Laurence King, Taschen, Le Monde, Il Corriere Della Sera eta bestelako argitaletxeekin egin du lan.

Bere obra eskuz eginda dago, teknika tradizionalak erabiliz: grabatua, monotipia, akuarela, collagea eta frottage. Erakusketan bere egitasmo pertsonalena bildu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button