MUSIKA

Old Seed bakarlari kanadarra bigarrenez Euskal Herrian

Musikari kanadarra bihar bertan Zarauzko Euskalduna tabernan izango da 20:00etan. Horrez gain, beste hiru kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian. Old Seed (Hazi Zaharra) ezizenaren atzean Craig Bjerring musikaria dago. Hainbat egitasmotan parte hartu duen arren, azken bost urteetan bakarkako proiektu honekin aritu da batik bat.

Old Seed musikari kanadarra Zarautzen izango da bihar, Euskalduna Tabernan. Emanaldi horretaz gain, beste hiru kontzertu eskainiko ditu gurean: ostiralean, hilak 4, Ordiziko Kirkil tabernan; larunbatean, hilak 5, Orioko Txalupa Musika Antzokian; eta hilaren 6an, igandea, Gasteizko Hala Bedi tabernan. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Old Seed – Woebegone from What about Fish on Vimeo.

Kanadako kantu-idazleak Americana estiloko folk doinuak jotzen ditu. Bere proposamena iluna da, eta country kutsua ez ezik, post-punk zantzuak ere antzeman daitezke. Hala, Bob Dylan, Hank Williams, edo 16 Horsepower tankerako talde eta artistak maite dituzten zaleak ezinbestezko hitzordua daukate asteburu honetan.

Gogoratu, Old Seed bigarren aldiz izango dela Euskadin.

Liher Armendarizek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button