ESZENA

Molieren “Tartufo” obraren euskarazko lehen antzezpena

Donostiako Zurriola Antzerki Eskolako BIGA antzerki taldeak Molieren Tartufo lana taularatuko du, otsailaren 19an, 20:00etan, Gasteszenan. Juan Martin Elexpuruk egindako itzulpen bikainaren eskutik, Molieren obra ezagun honen euskarazko lehen antzezpena izango da.

Zurriola Antzerki Eskolako BIGA taldeak urteak daramatza antzerkia euskaraz egiten, eta oraingoan altxor honekin animatu da.  Taldea astean behin elkartzen da bi orduz, Joserra Fachadoren zuzendaritzapean, Zurriola Antzerki Eskolan.

Antzezlanak Tartufo Orgon burgesaren familian sartzean hasiko diren harremanak erakutsiko ditu. Orgonen senideak ez dira aitaren erabakiaren aldekoak eta aitarekin tirabirak izango dituzte. Hori berriz, guztiz itsuturik dago Tartuforekin eta familian era guztietako gorabeherak sortuko ditu egoera berriak.

Antzezlan honetan parte hartuko duten aktoreak honakoak dira: Ivan Aizpurua, Mikel Carton, Anuxka Etxeberria, Jon Fernandez, Jone Larrañaga, Ainara Mendiola, Imanol Olasagasti eta Jon Sarriegi.

Eskolan adin guztietako jendea dago antzerkiaren munduan murgildu nahian.
LH 3. mailatik aurrekoak, eta maila bakoitzean antzerkiarekin erlazionatutako alor ezberdinak lantzen dira: mimoa, klowna, testua, dantza, etab.
BIGA talde amateurretako bat da, eta urtero estreinaldi berri bat egiten du. 

Hitzordua jarrita duzue:  Gasteszenan, otsailaren 19an, 20:00etan, Molieren Tartufo lana ikusteko aukera paregabea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button