MUSIKA

Modus Operandi eta Haize Arrosa taldeek lan berria dakarte

Modus Operandi taldeak bere hirugarren diskoa kaleratu du: Atzo/Gaur. Lan berria disko bikoitza da, eta bertan azken 20 urteetako abesti ezagunen bertsioak egin dituzte. Hala, lan berrian, eta Atzo diskoan Latzen taldearen Laztana, Barricadaren Mañana sera igual, Berri Txarrak taldearen Oreka, La Polla Records taldearen Ellos dicen mierda nosotros amen eta Ken Zazpiren Itsasoa gara kanta ezagunen bertsioak dira entzungai. Euskal musikaren berrikuspena egin du taldeak.
Eta Gaur diskoan, bestelako gaiak jorratu nahi izan dituzte, hala nola, Down sindromea dutenen aldeko kanta bat, ama guztiei omenaldi bat, fideltasun eza, presio estetikoaren inguruko kritika, gizarte kapitalistari kritika bat,….

Haize Arrosa taldeak bere aldetik Ez dogu zor ezer lehen diskoa kaleratu du. Haize-arrosa taldeak (Berriz, Bizkaia, 2022) musikaren denboraren orratzak gaurkotu ditu, horrek esan nahi du lehendik ere ibilitakoak direla musikaren zaldiko-maldikoan, gehien bat Ene Bada taldean aurreko mendeko 90eko hamarkadan. Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania dira proiektuaren muina. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient… Kantu bakoitzak dauka bere “haize-arrosa”.
Haize-arrosa taldearen abestien protagonista emakumea da, era guztietakoa; beraiengatik salatu, aldarrikatu eta abesten dute. Feminismoaren oihua agertokitik eta diskoko kantuetatik.

Lan biak Baga Biga Musika Ideiak diskoetxeak kaleratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button