bestelakoak

2011-03-15 · 16:46:33
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Nontzeberrin kolaboratzailea izan nahi duzu?

Nontzeberrin kolaboratzailea izan nahi duzu?

Webgune berriarekin batera, Nontzeberri kultura webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko lehiaketa abiatu du. Horretarako, kazetaritza lana bidali beharko da apirilaren 15a baino lehen: nontzeberri@nontzeberri.com. Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…

Epaimahaiak bi kolaboratzaile aukeratuko ditu maiatzaren 15ean, eta 12 artikulu egin beharko dituzte 6 hilabetean (hilean 2). Lan horren truke 750 euro (BEZ barne) jasoko ditu bakoitzak. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan onenak Nontzeberri.com webgunean publikatuko dira.

Bidalitako kazetaritza lanak askotarikoak izan daitezke (erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar), baina, beti ere, Nontzeberrin jorratzen ditugun kultura-gaiekin edo bestelako kultura adierazpideekin lotuta.

Lanok prestatzerakoan kontuan izan gurea Interneteko hedabidea dela. Hortaz, euskarri ezberdinak uztartu ahal izango dira. Testuaz gain, argazkiak, bideoak, musika, eta abar ere jasoko dira.

GAIA:
-Gaia librea izango da, beti ere Nontzeberrin lantzen ditugun kultura-gaiekin loturiko kontuak jorratuko direlarik: artea, bertsolaritza, eszena, musika, ikus-entzun, literatura, edo bestelako kultura adierazpideak.

PARTE-HARTZAILEAK:
-Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…

DOKUMENTAZIOA:
-Lanok euskaraz, argitaratu gabeak eta orijinalak izan beharko dute.
-Lan bakoitzak, gehienez 4.000 karaktere beharko ditu izan. Testuaz gain, bestelako euskarriak onartuko dira: argazkiak, bideoak, eta abar, eta haien artean konbinatu ahal izango dira.
-Lan motari dagokionez, askotarikoak izan daitezke: erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar.
-Lana nontzeberri@nontzeberri.com e-postara bidali zuen datu pertsonalak gehituta (izen-abizenak, herria, eta telefonoa…) apirilaren 15a baino lehen.

KOLABORATZAILEA!!!
-Lehiaketaren bi irabazleak Nontzeberriren kolaboratzaile profesionalen lantaldean sartuko dira.
-Lan hori onartzeak honako betebeharrak ekarriko dizkie: 12 artikulu publikatu beharko dituzte sei hilabetean (hilean bi). Lan horren truke kolaboratzaile bakoitzak orotara 750 euro (BEZ barne) eskuratuko ditu. Ordainketa hilero egingo da epe horretan buruturiko lanagatik. Bi aukeratuek lehiaketara bidalitako lanak ez dira ordainduko, baina publikatu egingo dira.
-Baldintza horiek horiek bete ezean, Nontzeberriren eta kolaboratzailearen arteko lankidetza eten egingo da.
-Kolaborazio epea ekainean hasiko da. Bestalako lan aukeratuak ere, data horretatik aurrera publikatu dira eta egileei jakinaraziko zaie.
-Lehiaketan parte hartu duten lan onenak argitaratu egingo dira eta lan horiek ez dute ordainsaririk jasoko. Publikatzerakoan egileei jakinaraziko zaie.
Sariak hutsik gera daitezke, antolatzaileok horrela erabakiz gero.

EPAIMAHAIA
-Epaimahaia Nontzeberriko lantaldeak osatuko du, eta maiatzaren 15ean iragarriko ditu kolaboratzaile izango direnen izen-abizenak. Horrekin batera, argitaratuko diren artikulu onenen zerrenda ere plazaratuko da, Nontzeberri webgunean, Facebook eta Twitter bitartez.

Nontzeberri-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Nabarmenak

Elkarlaneko eskulturak egingo dituzte Irunen

Maiatzaren 18ean, eta Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Birziklados tailerra egingo dute Irungo OIASSO Museoan 11:30etik 13:30era bitarte. Tailerrean elkarlaneko eskulturak egingo dituzte. Bertan parte hartu nahi dutenek erabiltzen ez diren objektuak eraman beharko dituzte tailerrera, bai eta eskulturak egiteko aproposak izan daitezkeen bestelako gauzak ere. Museoak berak ere ...

“Txokolate bihurtzen diren hitzak”, Irati Jimenez eskutik

Ane Zabala, Fernando Perez eta Goizalde Landabasok abiatu duten, eta Bilboko Modesto tabernan egiten den Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera Irati Jimenez idazlea hurbilduko da maiatzaren 21ean, 19:30ean. Hitzak txokolatezkoak izan litezke. Txokolatea hitzek eraiki lezakete Zergatik gogoratzen ditugu umearoko berbak txokolatea bailira? Zer du gure memoriak hain txertaturik ...

“Donostiako Piratak” musika lehiaketa abian da

Donostiako Piratak musika lehiaketaren seigarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek maketa edo taldeak berak ekoitzitako diskoa bidali beharko dute maiatzaren 25a baino lehen. Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago lehiaketa: Oarsoaldea, Pasaia,?Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzun; eta Buruntzaldea, Andoain, Hernani, Astigarraga,?Usurbil eta Lasarte-Oria. Donostia eta inguruetako taldeek ...

Gazteentzako sormen digitalari buruzko tailerrak, Bilbon

Gazteen artean sormen digitala sustatzeko Gazte Tech. Do It Yoursef Teknologia! izeneko programa abiatuko du Bilboko Udalak uztailaren 1etik 5era bitarte. Hala, 16 eta 22 urte bitarteko 100 gazte inguruk hainbat tresna digital ikasteko aukera izango dute: 3D inprimagailuak, inguru interaktiboak, bideojokoak, edo hardwarea programazioa, besteak beste. Izena ...

Musika Errebolta Feminista egingo dute Zarautzen

Musika Errebolta Feminista (MEFSST!) izeneko jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 17an eta 18an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Euskal Herriko punk-rock eszena genero ikuspegitik aztertzeko xedearekin. Horretarako bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu dituzte. Maiatzaren 17an, bi bideo emanaldi izango dira: Sex+Pop eta From the back of the room. Lehenak pop-rock-aren esparruan ...

Maiatzeko egitaraua, Astran

Gernikako Astra kultur eraikinak hil honetako egitaraua iragarri du. Bertakoek askotariko ekitaldi interesgarriak bildu dituzte. Hasteko, gaur eta bihar, maiatzak 10 eta 11, Python software libreari buruzko tailerra ondu dute. Larunbatean, gainera, musikari elektronikoak arituko dira Fiakun Live Stream Party izenburupean. Maiatzaren 17an, jardunaldi antimilitaristak izango dira eta ...

Sormen artistikoa kanpoan zabaltzeko laguntzak

Etxepare Institutuak arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak 2013an hedatzeko diru-laguntzen deialdia plazaratu du. Laguntzak euskararen eremutik kanpo emanaldiak eta birak egingo dituzten talde eta artistei zuzenduta daude, bidaien eta antolakuntza edo muntaien gastuei aurre egiteko baliatu ahalko dira, hain zuzen. Deialdiaren zuzkidura orotara 372.000 eurotakoa da eta ...

berriemaileak