ESZENA

Barneko bizitza sekretu baten existentzia

Markeliñe antzerki taldeak Psike eskainiko du gaur Amorebieta-Etxanoko herriko plazan. Gaueko kale ikuskizun ikusgarria denez, hitzordua gaueko 22:00etan programaturik dago.

Psike piezak hauxe kontatu nahi du: Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea erakutsiko ditu, ez duelako lortzen aintzatespena eta txaloak jasotzeko nahia.
“Buru handi” barrutik datozen barreek artistari iseka egiten diotela dirudi. Ahots probokatzaile horiek isilarazteko ahaleginean, artistak bere kontzientziaren mamuekin egingo du topo. Onirikoa arrazoiari gailentzen zaion bidaia zorabiagarrian lagunduko dioten izaki kontrolaezinak. Ustekabeko aldaketak dituen eta apurka-apurka ahultasun baten susmoa iradokitzen digun benetako abentura: definitzen gaituen baina gure kontroletik eta borondatetik kanpo dagoen barneko bizitza sekretu baten existentzia.
Azkenean, artistak bere txaloa lortuko du eta, “agian, mugitzen gaituena hori dela aitortu beharko dugu. Besteek ezinbestean gu aintzatetsi beharra.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button