bestelakoak

Nontzeberrik kolaboratzaileak bilatzen ditu

Nontzeberrik kolaboratzaileak bilatzen ditu

Iaz buruturiko kolaboratzaileen lehiaketak izaniko harrera eta partaidetza ona aintzat hartuta, aurten ere bigarren edizioa abiatzea deliberatu du nontzeberri.com webguneak.

Hala, Nontzeberri kultura webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko bigarren lehiaketa deitu du. Horretarako, kazetaritza lana bidali beharko da martxoaren 1etik 30era bitarte: nontzeberri@nontzeberri.com. Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…

Epaimahaiak bi kolaboratzaile aukeratuko ditu apirilaren 26an, eta 12 artikulu egin beharko dituzte sei hilabetean (hilean bi), ekainetik abendura bitarte (abuztuan ez oporraldia dela-eta). Sei hilabeteko lan horren truke 750 euroko soldata gordina jasoko du bakoitzak. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan onenak nontzeberri.com webgunean publikatuko dira.

Bidalitako kazetaritza lanak askotarikoak izan daitezke (erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar), baina, beti ere, Nontzeberrin jorratzen ditugun kultura-gaiekin edo bestelako kultura adierazpideekin lotuta.

Lanok prestatzerakoan kontuan izan gurea Interneteko hedabidea dela. Hortaz, euskarri ezberdinak uztartu ahal izango dira. Testuaz gain, argazkiak, bideoak, musika, eta abar ere jasotzea aintzat hartuko da.

GAIA:

•    Gaia librea izango da, beti ere Nontzeberrin lantzen ditugun kultura-gaiekin loturiko kontuak jorratuko direlarik: artea, bertsolaritza, eszena, musika, ikus-entzun, literatura, edo bestelako kultura adierazpideak.

PARTE-HARTZAILEAK:

•    Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…


DOKUMENTAZIOA:

•    Lanok euskaraz, argitaratu gabeak eta orijinalak izan beharko dute.

•    Lan bakoitzak, gehienez 4.000 karaktere beharko ditu izan. Testuaz gain, bestelako euskarriak onartuko dira: argazkiak, bideoak, eta abar, eta haien artean konbinatu ahal izango dira.

•    Lan motari dagokionez, askotarikoak izan daitezke: erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar.

•    Lana nontzeberri@nontzeberri.com e-postara bidali, zuen datu pertsonalak gehituta (izen-abizenak, herria, eta telefonoa…) martxoaren 30a baino lehen (hau azken eguna).


KOLABORATZAILEA!!!

•    Lehiaketaren bi irabazleak Nontzeberriren kolaboratzaile profesionalen lantaldean sartuko dira.

•    Lan hori onartzeak honako betebeharrak ekarriko dizkie: 12 artikulu publikatu beharko dituzte sei hilabetean (hilean bi). Sei hilabeteko lan horren truke kolaboratzaile bakoitzak orotara 750 euroko soldata gordina eskuratuko du. Ordainketa hilero egingo da epe horretan buruturiko lanagatik. Bi aukeratuek lehiaketara bidalitako lanak ez dira ordainduko, baina publikatu egingo dira.
Kolaborazio epea ekainean hasiko da.
Baldintza horiek bete ezean, Nontzeberriren eta kolaboratzailearen arteko lankidetza eten egingo da.

•    Lehiaketan parte hartu duten lan interesgarrienak argitaratu ere egingo dira eta lan horiek ez dute ordainsaririk jasoko. Publikatzerakoan egileei jakinaraziko zaie.

•    Sariak hutsik gera daitezke, antolatzaileok horrela erabakiz gero.

EPAIMAHAIA

•    Epaimahaia Nontzeberriko lantaldeak osatuko du, eta apirilaren 26an iragarriko ditu kolaboratzaile izango direnen izen-abizenak. Horrekin batera, argitaratuko diren artikulu onenen zerrenda ere plazaratuko da, Nontzeberri webgunean, Facebook eta Twitter bitartez.


Emango diren datuak Suspegintza Elkartearen (Simon Bolivar, 8 b, 48010 – Bilbo) “Bezeroak, erabiltzaileak eta erakunde hornitzaileak” izeneko fitxategian gehituko dira, eta Kolaboratzaileen Lehiaketa kudeatzeko erabiliko dira, dagozkion baseen arabera. Posta elektronikoz informazioa bidaliko zaizu soilik zure baimena izanez gero. Zure datuak Nontzeberri webgunean argitaratuko dira. Sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta oposizio eskubideak gauzatu ahal izango dituzu webmaster@suspergintza.net helbidera mezua bidaliz.

Nontzeberri-k bidalita // 2012-02-22 · 09:33:51

Bidali zure albistea >>