bestelakoak

2012-07-17 · 10:17:42
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Bakioko XXVI. Musika Astea abian

Bakioko XXVI. Musika Astea abian

Aste honetan zehar luzatuko da urterik urtera pisua irabazten ari den Bakioko Musika Astea. Gaur hasita eta 20ra bitartean musika klasikoak eta ez hain klasikoak bere habia izango dute kostaldeko herrian.

Gaur, arratsaldeko 20:00etan eta Bakioko Andra Mari elizan, kontzertuetako ateak zabalduko dira Cambridge Unibertsitateko Abesbatza den Girton College Chapel Choir taldearekin.

Bihar, Bilbao Contradanza taldearen txanda izango da. Etzi, hilak 19, Classical Jazz Ensemble taldeak joko du eta azkenik, aste musikala itxiko dute Bakioko Abesbatzak eta Skertzo Bikoteak.

Kontzertu guztiak, Andra Mari elizan izango dira, 20:00etan.

Bakioko Kultur Etxea-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Irati Bediagak Mikel Zarate saria irabazi du

Galdakaoko Irati Bediagak idatzitako Beldarren hegaldia ipuinak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Bizkaitarrak 3.000 euro jasoko ditu, eta liburua udazkenean plazaratuko da. Aurtengo edizioan, 16 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak Bediagarena aukeratu du. Lehen pertsonan idatzitako narrazioa da: Nahia 10 urteko neskatila bat da, inguruak bultzatuta ...

Zarata eta inprobisazioa, L’Mono eta Larraskito lokaletan

Musika esperientzia ezberdinak bilatzen dituzte zaleek bi hitzordu interesgarri dituzte gaur, maiatzak 23, eta larunbatean, maiatzak 25, Bilboko LMono eta Larraskito aretoetan, hurrenez hurren. LMono aretoan bi talde zaratatsuk joko dute: batetik, Mesa of the Lost Women taldeak Japoniako Hijokaidan talde mitikoko Junko kantariarekin batera joko du, eta, ...

Euskara sarean sustatzeko ideien lehiaketa

Azkue Fundazioak Euskara Sarean! Egitasmo Lehiaketa abiatu du interneten euskara bultza dezaketen ideiak saritzeko xedearekin. Ideia horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola, enpresa bat aplikazio bat, sare sozialetako orrialde bat, lehiaketa bat, programa bat edo kanpaina bat. Ideia ekainaren 10a baino lehen bidali behar da Azkue Fundaziora: info@azkuefundazioa.org. ...

Augustin Zubikarai Saria

Eleberriak idazteko eta beka gisa funtzionatzen duen Augustin Zubikarai sariaren XIII. deialdia iragarri dute Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak. Hala, landu nahi den kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitartekoa, hala nola, argumentua, egitura, luzera eta ...

“Topak”, kultura arteko topaketak Donostian

Donostiako Banda Bat elkartearen urteroko ekimena da Topak kultur arteko topaketak. Aurten, ekainaren 3tik 23ra bitarte, hamaikagarren edizioa izango da Guardetxean eta Trinitate plazan. Horretarako, immigrazioa, aniztasuna eta bizikidetza ardatz dituen askotariko egitaraua ondu dute elkarteko kideek beste erakunde batzuekin elkarlanean. Hala, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, performance, musika eta ...

Elkarlaneko eskulturak egingo dituzte Irunen

Maiatzaren 18ean, eta Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Birziklados tailerra egingo dute Irungo OIASSO Museoan 11:30etik 13:30era bitarte. Tailerrean elkarlaneko eskulturak egingo dituzte. Bertan parte hartu nahi dutenek erabiltzen ez diren objektuak eraman beharko dituzte tailerrera, bai eta eskulturak egiteko aproposak izan daitezkeen bestelako gauzak ere. Museoak berak ere ...

“Txokolate bihurtzen diren hitzak”, Irati Jimenez eskutik

Ane Zabala, Fernando Perez eta Goizalde Landabasok abiatu duten, eta Bilboko Modesto tabernan egiten den Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera Irati Jimenez idazlea hurbilduko da maiatzaren 21ean, 19:30ean. Hitzak txokolatezkoak izan litezke. Txokolatea hitzek eraiki lezakete Zergatik gogoratzen ditugu umearoko berbak txokolatea bailira? Zer du gure memoriak hain txertaturik ...

berriemaileak