Musika esperientzia ezberdinak bilatzen dituzte zaleek bi hitzordu interesgarri dituzte gaur, maiatzak 23, eta larunbatean, maiatzak 25, Bilboko LMono eta Larraskito aretoetan, hurrenez hurren. LMono aretoan bi talde zaratatsuk joko dute: batetik, Mesa of the Lost Women taldeak Japoniako Hijokaidan talde mitikoko Junko kantariarekin batera joko du, eta, ...
Azkue Fundazioak Euskara Sarean! Egitasmo Lehiaketa abiatu du interneten euskara bultza dezaketen ideiak saritzeko xedearekin. Ideia horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola, enpresa bat aplikazio bat, sare sozialetako orrialde bat, lehiaketa bat, programa bat edo kanpaina bat. Ideia ekainaren 10a baino lehen bidali behar da Azkue Fundaziora: info@azkuefundazioa.org. ...
Eleberriak idazteko eta beka gisa funtzionatzen duen Augustin Zubikarai sariaren XIII. deialdia iragarri dute Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak. Hala, landu nahi den kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitartekoa, hala nola, argumentua, egitura, luzera eta ...
Donostiako Banda Bat elkartearen urteroko ekimena da Topak kultur arteko topaketak. Aurten, ekainaren 3tik 23ra bitarte, hamaikagarren edizioa izango da Guardetxean eta Trinitate plazan. Horretarako, immigrazioa, aniztasuna eta bizikidetza ardatz dituen askotariko egitaraua ondu dute elkarteko kideek beste erakunde batzuekin elkarlanean. Hala, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, performance, musika eta ...
Maiatzaren 18ean, eta Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Birziklados tailerra egingo dute Irungo OIASSO Museoan 11:30etik 13:30era bitarte. Tailerrean elkarlaneko eskulturak egingo dituzte. Bertan parte hartu nahi dutenek erabiltzen ez diren objektuak eraman beharko dituzte tailerrera, bai eta eskulturak egiteko aproposak izan daitezkeen bestelako gauzak ere. Museoak berak ere ...
Ane Zabala, Fernando Perez eta Goizalde Landabasok abiatu duten, eta Bilboko Modesto tabernan egiten den Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera Irati Jimenez idazlea hurbilduko da maiatzaren 21ean, 19:30ean. Hitzak txokolatezkoak izan litezke. Txokolatea hitzek eraiki lezakete Zergatik gogoratzen ditugu umearoko berbak txokolatea bailira? Zer du gure memoriak hain txertaturik ...
Donostiako Piratak musika lehiaketaren seigarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek maketa edo taldeak berak ekoitzitako diskoa bidali beharko dute maiatzaren 25a baino lehen. Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago lehiaketa: Oarsoaldea, Pasaia,?Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzun; eta Buruntzaldea, Andoain, Hernani, Astigarraga,?Usurbil eta Lasarte-Oria. Donostia eta inguruetako taldeek ...
berriemaileak