MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” bihar hasiko da

Bihar abiatuko da Bilbaína Jazz Clubarekin batera Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen Bilbao Distrito Jazz. Orotara lau emanaldi antolatu dira, ostiralero, arratsaldeko 19:30ean.

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hemezortzigarren edizio honek jazz garaikideenean nagusi diren artistez osatutako programarekin, Begoñako, Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegiak eta Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa bisitatuko ditu, eta otsaileko eta martxoko lau ostiraletan ospatuko da hainbat estilotako lau bandarekin, eta Euskadin egiten den jazzaren ordezkaritzarekin.

Lehen hitzordua Amsterdamen bizi den Unai Olabarri artista bilbotarra buru duen Half Quartet Plus Two taldeak (bi saxofoi altu, baxu elektrikoa eta bateria dituen talde atipikoa) ekarriko du, ostiral honetan, otsailaren 17an, Begoñako Udaltegian. Hard bop, cool eta free eraginak ditu laukote horrek.
Otsailaren 24an, Sarrikoko Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatorioak Jacob Sacks Tríoren emanaldia jasoko du. New Yorkeko jazz eszenako piano jole sortzaileenetakoa da. Martxoko lehen ostiralean, 3an, Miguel Fernández Quartet taldeak emanaldia egingo du Otxarkoagako Udaltegian. Miguel Fernandezek musika eszena garaikideko saxofoi jole garrantzitsuenetakoa da, eta Transplanet Species lanak 2010eko Jazz diskorik hoberenaren saria lortu zuen.

Azken egunean,  martxoaren 10ean, Martin Leiton baxu eta kontrabaxu joleak kontzertua egingo du Errekaldeko Udaltegian. Bere ibilbidean folklore latinoamerikarrean, musika afroamerikarrean edo flamenkoan ere sartu-irtenak egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button