IKUS-ENTZUN

Bakeari buruzko film laburren lehiaketa abiatu dute

Recbake izeneko bakearen gaineko pelikula laburren lehiaketa abian da, Bake Momentuak lelopean. Izena emateko epea irailaren 23an amaitzen da. Ekimena Gizagune Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak atondu dute.

Hiru ataletan lehiatu ahalko dira partaideak eta kategoria bakoitzari sari bana dagokio: Bakegintza- Bake Kultura, Bake Kulturaren izaera hobekien erakusten duen film laburrari saria; Baketuz-Bake Kulturaren Sustapena, Bake kulturaren alde parte-hartze aktiboa izan duten pertsona kopuru handiena erakusten duen ikus-entzunezkoari Saria, eta GazteBakezGazteak Bakearen alde, 18 eta 25 urte bitarteko gazteek egindako ikus-entzunezko onenari Saria.

Partaideek EAEn bizi beharko dute; bakarka edo taldean aurkez daitezke lanak, beti ere partaideek 18 urtetik gora badute, edo tutoreen baimena.

Filmak originalak beharko dute izan, gehienez hiru minutu iraun beharko dute eta gaztelaniaz edo euskaraz filmatu ahalko dira.

Hiru sari izango dira: Bakegintza, 1000 euro eta bi lagunentzako parte-hartzea Bizikidetza Sustatzeko Elkarrizketa Metodologiak Nazioarteko Mintegian; Baketuz , 600 euro eta bisita gidatua 25 lagunentzat Gernikako Bake Museora, eta, azkenik, GazteBakez, 400 euro eta bisita gidatua 2 lagunentzat Gernikako Bake Museora.

Xehetasun guztiak recbake.blog.com webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button