BESTELAKOAK

“Gazteen Musika Festa” topalekua, Bilbon

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketan saritutako ekimen baten eskutik, Gazteen Musika Festa izeneko topalekua egingo da 12-20 urteko gazteentzat bihar, azaroak 5, Bilboko Dock Aretoan eta Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Gazteek, musikarekin zoraturik daudenek, afrikar perkusioa, soinu-eremuari aplikatutako teknologia berriak edo inprobisazio sortzailearen teknikekin aritzeko abagunea izango dute bihar Gazteen Musika Festan. Izan ere, topalekuaren barruan, eta 12:00etatik 20:00etara bitartean, zuzeneko emanaldiak eta tailerrak ondu dira gazteek euren esperientziak trukatu eta euren talentua erakutsi dezaten. Hala, Afrikar perkusioko tailerra; musika eta teknologia berrien tailerra: soinuaren, fisikaren, matematikaren, elektronikaren eta abarren alorretan esperimentatzeko; eta inprobisazio sortzailearen tailerra egingo dira.

Bilboko Udalak sustatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako Ideiak Martxan lehiaketan saritutako proposamen batek atondu du dena (zortzi ekimen saritu dira aurten). Lehiaketaren helburua gazteen ekimen sortzaileen garapenari laguntza ematea, hiriko bizitza sozialean eta kulturalean parte har dezaten eta bertan lagundu dezaten. Proposamenak hainbat alorretakoak dira: poesia, artea, musika, balioak edo jasangarritasuna.

Topalekuari buruzko informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button