IKUS-ENTZUN

Zinema eta dantza, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak emanaldi bikoitza ondu du ostegunean, hilak 18, Zinema eta dantza izenburupean. Horretarako filmotekak bi fil hauek programatu ditu: Mikel Subiza zuzendari nafarraren Habitar (2013) eta Iñaki Sagastume ekoizle nafarraren Homing (2014). Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Homing filmak ondokoa kontatzen du: “Otso-taldeak hazitako neskatxa hirira itzuliko da. Bidean zehar, pertsonaia ezberdinekin egingo du topo, eta haren portaera aldatuko dute. Homing pelikulan, mundu basatitik gizarte-bizitzarako bidaia erakusten da”.

Habitar filmak, berriz, eskulturaren eta dantzaren arteko lotura jorratzen du, Eduardo Chillidaren obra abiapuntutzat hartuta. “Habitar pelikulan, espaziorik gabeko lekuen osotasunak kezka sortzen du; leku horietan agertzeko aukera ixten da, eta gauzei izaten uzten dien hasiera beteta, itxita aurkitzen da”.

Bestalde, hil honetan beste bi hitzordu izango dira Nafarroako Filmotekan: hilaren 25ean, Blue Lips eta 29an, Sarasate.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button