ARTEA

“Gure Artean” erakusketa, Basauriko Arizko Dorretxean

Basauriko artisten urteroko erakusketa da Gure Artean. Aurten Victor Sarriugarte, Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesus Lizasok hartuko dute parte, urtarrilaren 31ra bitartean luzatuko den erakusketan.

Víctor Sarriugartek Ancestros seriearengatik ezaguna denak, euskal arteari ikuspegi berri bat eman nahi dio, folklorearen gaineko ezaugarriekin hausnartuz.
Lizasok eskultura monumental, publiko eta urbanoarekin egiten du lan, eta Euskal Herriko txoko askotan daude bere obrak.
Luis Miguel Gomez Gonzalezek errealismo magikoaren inguruan ardaztu du bere obra.

Koldo Etxebarria Arte Ederretan lizentziatua da, eta ETBren sail artistikoaren barruan egiten du lan. Bere lanak burutzeko azken generazioko teknologiak erabiltzen ditu. Arterako 3D estiloko aplikazioan ere aditua da, eta arte eta teknologiarekiko hainbat kongresutan eta jaialditan parte hartu du.
Duela urte batzuk Belleza mas allá de las formas izeneko obrarengatik, Federation Of Canadian Artists deialdian, bigarren saria eman zioten. Eta beste aldetik, Espainian prestigio handia duen Premio Internacional de Pintura Focus-Abengoa 2014 izenekoan ere accesita eskuratu zuen. Bere ikerketa plastikoan antzeman daiteke horrelako planteamendu metafisikoa, Chirico, Rothko eta Oteiza bezalako artistek urratutako bidean, ekialdeko egiturak eta bestelako bide metafisikoak xurgatzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button