ARTEA

Alessandra Torres artistaren “Propriozepzioa” erakusketa

Bilbao Artek Propriozepzioa Alessandra Torres sortzaile amerikarraren erakusketa aurkeztu du. Joan den urtean Alessandra Torres artista egoiliarra izan zen bertan, eta erakusketa hau ikasketa-prozesu horren emaitza da.

Azaroaren 20ra arte ikusgai izango den  Propriozepzioa erakusketan, artista gazteak Bilboren eta bere gorputzaren arteko erlazioa islatu nahi duten argazkiak, eskulturak eta instalazio bat erakutsiko ditu. Artistak berak hala adierazi du: “Bilbon bizitako esperientzia kontatzen du nire lanak, irudiekin. Gorputzean oinarritzen den lan honek toki berri honek sorrarazitako sentsazioak islatzen ditu. Jendez jositako kale haizetsuetatik mugitzeak eragiten zidan sentsazio fisikoa; hain mugatua den nire gaztelanian adierazteko pentsamendu konplexuegiak izateak eskatzen zidan esfortzu mentala eta eragiten zidan frustrazioa; eta inguratzen ninduten kolore, forma eta testura anitzen ikusizko esperientzia”.

Erakusketan artistaren zenbait argazki ikus daitezke, bitxiak guztiak, izan ere berak modelatu dituen zenbait buztin zati irentsi nahian dabil. Gainerako argazkietan modeloaren biluztasuna agertzen da Bilboko mapa batekin, edota kaleen artean nahasirik.

Alessandra Torres 1980an Puerto Ricon jaio zen, baina EEBB-etan bizi da  aspalditik. 2002an Arte Ederretan lizentziatu zen Maryland Institute College of Art-en (MICA) eta 2006an Arte Ederren Master bat egin zuen Virginia Commonwealth Universityn, eta eskulturan espezializatu zen. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button