LITERATURA

Gaur hasiko da Bilbaopoesia jaialdia

Gaur, hilak 15, Kosta ahala kosta lelopean, Bilboko Udalak antolatutako Bilbaopoesia jaialdiak bere ateak zabalduko ditu Bidebarrietako Liburutegian. Martxoaren  24ra bitartean, Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko poetak ekimenarekin bat egingo dute.

Aurten, Antonio Gamoneda, Benjamin Prado, Antonio Colinas, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Chantal Maillard edo Carles Margarit izango dira bertan, besteak beste.

Lehen egun honetan, Blas de Otero Fundazioak La rebelión del ángel. Vida y poesía de Blas de Otero erakusketa aurkeztuko du, eta topaketa bat egingo da Antonio Gamoneda poetarekin Abandoko Udaltegian. Ekitaldiaren amaieran, bisita gidatua egingo da José de la Sotaren eskutik. Bertan, Gamonedak Blas de Oteroren bizitza eta poesia gogoratuko ditu bere bertsoen bidez.
Hurrengo egunean, martxoaren 16an, Agitado y mezclado Benjamin Prado poetak Rebeca Jiménez (pianoa), Toni Brunet (gitarra elektrikoa), Jacob Reguilon (kontrabaxua) eta Toni Juradorekin (bateria) batera eskainiko duen kontzertua izango da.

Igandean, hilak 17, Juan Kruz Igerabide idazleak Euskal Barrokensemble errezitaldia eskainiko du. Martxoaren 18an, La Tumba de Keats izenburupeko topaketa ondu da, eta bertan, Juan Carlos Mestreren poema luzetik abiatuta Brenda Escobedo zuzendari mexikarrak dramaturgia bat egingo du Cuco Pérez musikari ospetsuarekin.

Asteartean, martxoak 19, Antonio Colinas eta Raquel Lanserosek errezitaldia egingo dute. Martxoaren 20an, jaialdiak Kirmen Uribe, Miriam Reyes eta Andrés Neuman bilduko ditu. Ostegunean, hilak 21, Miren Agur Meabe, Eduardo Moga, Leire Bilbao eta Karmelo Iribarren izango dira protagonistak, eta Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko poesia errezitaldi bat egingo dute.
Martxoaren 22an, Chantal Maillard eta Piedad Bonnet artisten arteko elkarrizketa antolatu da.
Hurrengo egunean, martxoak 23, Lagun batek esan dit kontzertua egongo da, Jabier Muguruza (ahotsa), Mikel Aspiroz (pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoa), Fernando Neira (baxu elektrikoa) eta Karlos Aranceguiren (bateria) eskutik. Iñaki Irazu euskal poetaren letretan oinarrituriko emanaldia izango da.

Jaialdiak agur esango du jazza eta poesia hibridatuko dituen saio batekin: No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit. Carles Margariten (Joan Margariten semea) eskutik dator.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button