LITERATURA

Paperezko lagunak bilduko dira Garoa Kultur Lab-en

Donostiako Garoa Kultur Lab-ek Paperezko Lagunak izeneko irakurle kluba abiatu du urrian. Bada, abendura bitarte dozena erdi hitzordu ondu dituzte, erdiak euskaraz eta beste erdiak gaztelaniaz. Euskarazko saioak Beñat Sarasola idazleak zuzenduko ditu; gaztelaniazkoak, berriz, Ruth Pérez de Anucitak.

Euskarazko hitzorduen harira, lehenengoan, urriak 23, Lander Garro idazleak parte hartuko du, eta Gerra txikia (2014, Susa) bere nobela berria izango du hizpide. Garro 1975ean jaio zen Oreretan eta gaur egun Hendaian bizi da. Bereak ere badira Orain galdera berriak ditut, Kontrarioa narrazioak, eta Ez merkeenak! Bai onenak! ‘Argia’, euskal publizitatea abian saiakera. Bere liburu berriena 1983an kokatu du, GAL garaia.

Azaroaren 20ean, halaber, Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989) Erraiak bere estreinako nobela aurkeztuko du. Testuak  idazle gazteentzako XV. Igartza saria irabazi zuen, eta bikote hausturak emakumezko batengan eragindako obsesioak biltzen ditu.  Gipuzkoarra Itzulpengintzan lizentziaduna da, eta itzulpengintzari buruzko Elearazi bloga ere zuzentzen du.

Azkenik, abenduaren 18ann, Mikel Peruarenak oraindik argitaratzeke, baina laster eskuetan izango dugun Su zelaiak (2014, Susa) nobelaz arituko da.

Gaztelaniazko saioak, bestalde, hauexek izango dira: urriak 30, Amor perdurable (Ian McEwan, Anagrama); azaroak 27, Tierra desacostumbrada (Jhumpa Lahiri, Salamandra); eta, amaitzeko, abenduak 16, De vidas ajenas (Emmanuel Carrère, Anagrama).

Izena emateko: donostia@egaroa.com, edo bestela, Garoa Kultur Lab-etik pasatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button