BERTSOTAN

Asteon Araban izango diren bertso saioak

Arabako Bertsozale Elkarteak asteon izango diren bertso-saioak iragarri ditu. Hasteko, maiatzaren 16an, osteguna, bertsolaritzarekin lotutako hitzaldia emango du Andoni Egañak Laudioko Basalarrina elkartean Topaguneak antolatuta.

Maiatzaren 17an, bertso afaria izango da Gasteizko Armentia Ikastolan, 20:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, eta Uxue Ruiz de Arkaute. Agurainen, halaber, bertso poteoa egingo dute Arabako Bertso-eskolek 11 opari lelopean, 20:30etan, Herriko Tabernatik hasita. Bertsolariak: Lautadako, Aramaioko eta Gasteizko bertso-eskolakoak.

Maiatzaren 18an, larunbata, lau hitzordu izango dira: Izarran, Urkabustaizko Esaera Zaharren Txapelketa 11:30ean poteoan frontoia tabernatik hasita; Aramaion, berriz, Gorbeialdeako Eskolarteko Bertso Topaketa 17:30ean Kultur Etxean.

Horiez gain, Menorkako glosadoreak (Esteve Barcelo Verberol, Joan Moll Joanet eta Ismael Moll Pele gitarra jotzailea) Gasteizko Hordago tabernan eta Aramaioko Iturrixa Sagardotegian izango dira, 20:30ean eta 21:30ean hurrenez hurren. Glosadoreekin batera, Marc Ferrer itzultzailea eta hainbat bertsolari arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button