ARTEA

Pilar Soberon artista euskaldunak "Oro-grafik" liburua aurkeztu du

Liburuaren aurkezpen-ekitaldian artista euskaldunak eta Maria Jose Aranzasti testuen egileak parte hartu dute. Biek ala biek artistaren obra definitzen duten ezaugarriak ezagutarazi dituzte, tartean, etengabeko mutazioa eta bilakaera ziklikoa, metamorfosia eta fluxua, edota artxiboa eta memoria.

Horretarako Pilar Soberonek egin dituen serie garrantzitsuenak aukeratu dituzte: Orografik (2010), Aeolia (2010), Acorazadas (2010), Bihotzak (2009-2010), Prozesu (2010), Connexions (2009), Los durmientes (2009) eta Omenaldiak (2008).

Lasartearra diziplina anitzeko artista bikaina da, eta egungo euskal artista nabarmenetarikoa da. Bere lanean askotariko elementuak erabiltzen ditu, besteak beste, pintura, eskultura, grabatua, airea, haizea, hainbat hazi, aromak, edo esplorazio artistikoa gorputzaren bitartez.

Artekok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button