ezlekubat

El Intérprete

El Intérprete

Martxoko azken zapatuan El intérprete ikustera joan nintzan Mondragoira; ez neban antzezlanaren barri handirik, bakarrik telebisinoian ikusitako erresumen bat. Erreportaje batean agertu zan  izugarrizko “exitoa” izan ebala Madrilen errepresentazino honek, gauero teatroa beteten zala jendez, itxuraz antzezlanak ikusleen nahia asetzen eban halako baikortasun kuttuna euregantuz, ikusle guztiek asientotik altxa eta dantzan amaitzen ebela sekulako enpatiak  atrapauta. Hara, pentsau neban neura golkorako, obra horrek izango dau aparteko gaitasunen bat magia sortzeko, ikuskizuna erritual bihurtzeko… Zelako polita dan funtzinoa, amaitu eta ikuslea esker ona ezin azalduta, emozionauta, bere abrigoa janzten ikustea kale gorrira bueltau aurretik, holakoetan eta “orain errealitatera bueltau beharra be”,  leidu ahal jako esker oneko espektadoreari !

Zapatuan ikusitakoak neure espektatiba guztiak bete ebazan, ze funtzinoa amaitu zanean jendearen esker ona halako ondo pasatzeagatik nabaria zan. Sekulakoa!, ze ona! Zenbat iraun dau? Bi ordu! Zelako aguantea… bi ordutan parau barik ibili da kantaten, gainera ahots izugarri ona dauka. Nik ez dakit zelan aguantatu leikean bi ordu gelditu barik dantzan eta kantaten. Telebisinoko programa batean agertzen zan, uste dot dantzaria dala formazinoz, fenomenala izan da.

Letra hauek eskribitzerakoan neure buruari preguntauten deutsat zelan aztertu neikean antzezlan bat daukan magia zabalduz, gehituz, handituz, ze sentidurik ba ahal dauka sorturiko indar positiboa desegiteak ? Ez, ze ez daukat horretarako deretxorik, eta obraren bidez jasotako bozkarioa nigan iraun dagiala nahi dot. Bai, eta ahal izan ezkero zuri irakurle transmititu sentidutakoa, zuk be jaso dagizun neure impresinoia eta El Intérprete gogo biziz ikustera joan umeek moduan disfrutauteko pare bat ordutan. Zein naz ni inori bi orduz ondo pasautea galerazotzeko? Magia zabaldu behar da, ez frasko txikitan gorde negozioa egiteko!

Ikuskizuna istorio sinple batean oinarritzen da: antzezlea bederatzi urteko ume koskor bat lez azaltzen jaku bere amets eta nahigabeak kontatuz, etxean eta eskolan guztiz ondo moldatzen ez dan haur bat da. Seme bakarra izanik, daukan munduaren pertzepzioa gurasoekin ezin dau bizi, eta isolamendu hori eskolan handitzen da, arrarotzak daukie eta. Beraz, mutikoa bakarrik barne munduan murgildua dago: bere ilusinoa kantante ospetsua izatea da, horregatik konturatzen da lagun inbisiblez inguratua dagoala, eta hauei abestuz bere bakardadea sekulako arrakasta bihurtzen dala. Kontakizun hau oinarri dauala hasten da ikuskizuna, eta hasiera batean bere istorio emozionala zelan aldatuz joan zan kontauko deuskula pentsatu baneban be, gero konturatu nintzan garapen hori bizitakoaren narrazioan baino, kanten bidez azalduko ebala.
Obrak 1984. urtean abiapuntu eta amaiera badau be, antzezleak bederatzi urtetako mutiko koskorra dau erreferentzia, kantak 90. hamarkadan zein 2000. urteetako mobidan be entzun eitekezan klasikoak izanik, abestutakoak narrazioa gainditu eta beste perspektiba bat eskeintzen dau.
Hasiera batean musika moldatuz, errepertorioa bere letrekin gauzatzen badau be, gero hasi Chavela Vargasekin eta bata bestearen atzetik, Camilo Sesto, Janis Jopling, Lou Reed, Rolling Stones, eta David Bowiekaz, besteak beste, jarraitu eban ikusleon gozamenerako.

Niretzat mugarria ikusleok be dantzan egin ahal genduala adierazi ebaneko momentua izan zan, bapatean jendea altxau eta bere lekutik mugitu barik dantzan hasi zalako. Orduan antzezlearen beharra aldatu zan, bapatean zeremonia maisu lez azaldu jakun eta ikuskizuna erritual bihurtu zan. Niretzat ikusleok ondo pasatzearen arrazoia da, ikuskizuna aurkezlearen berezko kualitateetan oinarritzen dala. Bi orduz ondo baino hobeto mugiduten da, dantza eta mimoa uztartuz ahots on eta potente bategaz, Asier Etxeandiak kabaret edo musika ikuskizun bateko izarra izatea berezkoa dauala nabarmen gelditu zan. Gainera, istoriak duen enpatia nabarmena da, ikusleok sinesten dogu lagun inbisibleak garela,  eta isolatua dagoan mutil koskorrari lagundu nahi deutsagu, ze geuk be izan dogu geure ilusiotxoa, momentu latzenetan indartu eta aurrera egiten lagundu gaituena. Zergaitik ez dautsat nik ba lagunduko paretaren kontra abandonatua dagoan mutiko horri?, ze, ni neu be holan egonez gero lagundua izatea gustauko leustake, hortxe da enpatia.

Sarri planteamendu sinpleenak mekanismo konplexuena dabe, horregatik gaitza erraz zuzentzen daualako, berez dauan zailtasuna izkutatuz lagungarri dalako, sinpletasuna aterik pisutsuena zabaltzen dauan giltza da: jarri neure lekuan eta ulertuko nauzu, lagundu neure ametsa egi bihurtzen eta konturatuko zara ametsak egi bihurtu litezkeala. Benetan eskertzekoa da azken batean azaltzen deuskuna, edozein behar norbere barrutik aterata, ona dala sinistuta, beti be  eraginkorra izango da, batez be helburua ondo pasautea bada, txapela kentzekoa, (eta ni bere lagun inbisiblea, horixe suertea  izan dodana). Lagun, ahal izan ezkero, joan El intérprete ikustera,  ez zara damutuko eta.

Imanol Ibaibarriaga-k bidalita // 2014-04-09 · 08:58:18

Bidali zure ezlekua >>

Utz ezazu hemen zure iruzkina

Izena (*):
E-posta (*):
Web:
Iruzkina:

Izartxoz(*) markaturiko datuak ezinbestez bete behar dira

Iruzkin berrien abisuak nire posta elektronikoan jaso

E-posta: