BESTELAKOAK

“Olatu Talka” prest, Donostian

Donostia Kulturak, Donostia 2016k eta hainbat eragilek maiatzaren 20, 21 eta 22an izango den  Olatu Talka jaialdiaren programa ondu dute beste behin. Aurkeztutako programazioaren arabera, 200 jarduera baino gehiago izango dira hirian.

Jaialdiak dun filosofia hiria egitean datza; ekimenak hiri egitea proposatzen du. Aurten ere jaialdia herritarrek garatzen dituzten jardueren erakusleihoa izango da , eta betiko legez, hiria bera birpentsatuko da eta hein batean, eraldatuko da, beti ere, herritarren duten ahalmenaren bidez, “herritarrek badute zer esan eta zer egin ingurunearen garapenean, eta Olatu Talkaren bidez tresnak sortzen saiatuko gara, sormenaren eta auzolanaren bidez hiriko arazoei aurre egiteko”.
Guztira, 150 ekimenetik gora izango dira, eta musika, kirola, antzerkia, teknologia berriak, dantza, gastronomia, ingurumena edo artearekin lotutako jarduerek osatuko dute programazioa. Aurten berritasun interesgarriak izango dira, esaterako: Big Dance-Inaugurazio Festa, maiatzak 20, 12:30ean, Kursaaleko Terrazan; King Arthur sasi-opera, maiatzak 20, 21:00etan, Tabakaleran; Urbanzientzia Iztuetan, maiatzak 21, egun guztian; Hizkuntzen Gunea, maiatzak 21, egun guztian zehar Katalunia plazan; Kontzertour, maiatzak 20, 21 eta 22, hiriko hainbat lokaletan. Ekintza gehienak irekiak izango dira publiko ororentzat baina ekimen batzuetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. Adi ibili.

Programazio osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button