ARTEA

Sorolla Donostiara bueltatu da

Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketa ikusgai dago Donostiako San Telmo Museoan, ekainaren 17tik urriaren 15era bitartean.

Donostiako erakusketaren helburua da obrak sortu ziren leku berean ikusi ahal izatea museoaren funtsekin batera. Bidenabar, hogeita hamar urtez, tarteka, udak Donostian igarotzen zituen artista omentzea ere bada asmoa.

“Ez paisaiek, ez jendeak, ez zioten ihes egin Sorollari; denak ere bere konposizioak argitzen dituen argiak bildurik, tokiko baldintza geografiko eta meteorologikoen arabera aldakorra den argiak bilduta. Sorollak 1889an bisitatu zuen lehen aldiz Donostia, Paristik bueltan. Ordutik 1921era arte, Donostiara maiz bidaiatu zuen: olio-koadroak, akuarelak, guacheak eta hiriko paisaien eta bizitzaren kolore-ohartxoak margotu zituen. Guztiak iparraldeko argiak argiturik, bere maisutasunez tonu leun eta amaigabeetan islatu zituenak. Baina Sorollaren eta Donostiaren arteko harremana ez zen esparru artistikora edo udaldi turistikoarekin lotutakora mugatu, margolaria ondo integratu baitzen Donostiako gizartean. Ezaguna da aktiboki parte hartu zuela hiriko hainbat eta hainbat jardueratan, bereziki Boulevardeko Café Oriental establezimenduan antolatzen ziren eguneroko tertulietan, Darío de Regoyosekin lagun-giroko solasaldian.”

Sorollak Donostia aukeratu zuen Kantauriko argi aldakorrarengatik, eta arrazoi sozialengatik. “Testuinguru horretan, Sorollak bere kolore-ohartxoak margotzeko lekurik egokiena aurkitu zuen hirian eta, hala bilakatu zen bere karrera osoan zehar izan zen kronista sozial zolia.”

Erakusketan 27 lan bildu dira, eta hamar mihiserekin eta garaiko argazki eta dokumentuekin batera aurkezten dira. Erakusketa lau ataletan banatuta dago: Kantauriko argia, Atsedenik gabeko udatiarra, Barrualdeko paisaiak eta Azken udak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button