BESTELAKOAK

Zurrumurruen Aurkako Kontakizun Laburren I. Lehiaketa

Kulturartekotasuna, errespetua eta elkarrizketaren gaiak lantzeko helburuz, Bilboko Udalak Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren I. Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik eta hizkuntza modalitate bi izango dira: euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketaren bidez etorkinen inguruko estereotipoei aurre egiteko eta aurreiritzi negatiboak baztertzeko mezua luzatu nahi da.

Bizikidetza, kulturartekotasuna, dibertsitatea, errespetua eta elkarrizketaren gaiak landuko dira kontakizunetan, besteak beste, eta Zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak aipatu beharko dira. Irabazle diren kontakizunek (lehen eta bigarren sariak izango lirateke, gaztelaniaz eta euskaraz) saria jasoko dute eskudirutan. Gainera, finalista geratzen direnen artean lanik onenak aukeratuko dira saridunekin bilduma batean argitaratzeko. Epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak urtea amaitu baino lehen.

Zurrumurruen aurkako edukiak eta balioak izango dira lehiaketaren gaiak: bizikidetza, kulturartekotasuna, dibertsitatea, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, nortasuna, errespetua, elkarrizketa, dibertsitatearen abantailak eta bere ekarpenak eta abar.

Lanek gehienez 4 orriko luzera izango dute eta Arial 12 edo antzeko letra-motan, tarte bikoitzarekin eta alde batetik idatziak izango dira. Originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren kontakizunak izango dira.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa udalaren webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button