BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren bi finalerdi egingo dira asteburu honetan

Joan den igandea, martxoak 13, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Zigoitiko Kultur zentroa bertsozalez bete zen Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane Perea, Manex Agirre, Ainhoa Comas eta Felipe Zelaieta bertsolariak Unai Gomez aurkezlearen agindupean ikusteko.

Bertsolariek urduri hasi zuten saioa, baina lasaitu ahala saioa berotzen joan zen. Urduritasunak urduritasun, ideiak ideia eta txaloak txalo, hau izan zen Xabier Ormaetxea, Jose Ramon Arbe, Iker Elexpuru eta Ekaitz Elorriaga epaimahaiaren epaia: Manex Agirre (354,5), Oihane Perea(348,5), Felipe Zelaieta (294,5), Serapio Lopez (291), Ainhoa Comas (283) eta Irati Anda (278).

Baina finalerdiak hasi besterik ez dira egin eta oraindik beste bi falta dira apirilak biko finala osatzeko. Datorren asteburuan, larunbatean Aramaion eta igandean Agurainen, finaleko bi txartel zuzen hauek jokatuko dira eta gelditzen diren beste 3 postuak finalerdietan puntuazio gehien jasotzen duten lehen hiru bertsolariek beteko dituzte.

Hala, Aramaion honako bertsolari hauek lehiatuko dira: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Ekaitz Samaniego, Xabi Igoa eta Rikardo Gz. de Durana. Aurkezle lanetan Beñat Goitia arituko da. Agurainen, berriz, Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Unai Mendibil, eta Betto Martinez arituko dira. Aurkezlea Olatz Bayer izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button