ESZENA

“Zabaldantza”, euskal dantzak ikasteko plataforma

Zabaldantza euskal dantzak modu errazean ikasteko sareko plataforma berria da. Bertan hainbat bideo sareratu dira, modu bisualean makina bat dantza ikasi ahal izateko. Vital Fundazioak eta Mulixka Dantza Taldeak bultzatu dute plataforma berria, non zale bakoitzak, bere erritmoan, euskal dantzak ikas ditzakeen.

Zabaldantzak “aukera ematen du ordenagailu, tablet edo smartphone baten bidez, dantza-plazetan egin ohi diren dantzak ikasteko, errepasatzeko eta hobetzeko. Tresnak 21 bideo tutorial ditu, modu desberdin eta oso bisualean grabatu eta editatuak, webgune praktiko eta intuitibo batean jasoak. Dantza bakoitza zailtasunaren eta dantzari kopuruaren arabera sailkatu da, bakarrik edo lagunduta, haur edo helduekin, nahi den dantza aurkitu eta ikas dadin.”

Espazio berria dantza-talde, aisialdi-elkarte, ikastetxeetako musika eta gorputz-hezkuntzako irakasle, edota edozein dantzazalerentzat izan daiteke egokia, baita Euskal Herritik kanpo dauden pertsonentzat ere.

Plataforma berriaren bidez dantzaren dibertsioa transmititu nahi da, izan ere “beti dantzatzen ikasi nahi izan duenarentzat; aspaldi ikasi eta gogoratu besterik egin nahi ez duenarentzat; eskolak jaso arren etxean errepasatu nahi dutenentzat; plazan dantzatzeak lotsa ematen dienentzat; urrun egon arren gure kultura ikasi nahi dutenentzat” balio baitu.

www.zabaldantza.com webgunean dituzue eduki guztiak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button