MUSIKA

Uda osoan Kultur ekimena, Nafarroan

Uda osoan, ekainaren 24tik irailaren 9ra arte, Nafarroako hainbat herri bisitatuko ditu Kultur ekimenak. Programatu diren kontzertuen bidez bertako herriak eta ondare artistiko eta kulturala ezagutzeko aukera luzatu nahi du ekimenak. Larunbatean, ekainaren 24an, Uxueko eta Martzillako emanaldiekin garatzen hasiko da Nafarroako jaialdia.

Hortaz, Nafarroako 41 herri eta kokagunetan, eskaintza kultural horretan, jazzaren, rockaren, flamenkoaren, musika klasikoaren, folkaren, countryaren, poparen eta bestelako musika estiloen proposamen ugarirekin gozatu ahalko du publikoak. Gainera, hogeita hamar ikuskizun nafar jatorriko talde eta artistek eskainiko dituzte, eta Bertizko Lorategi Historiko-Artistikoak erakusketa eta ekitaldi performatiboa/parte-hartzailea hibridatzen dituen proposamen bat atondu du, eta uztailean eta abuztuan bisitatu ahal izango da.

Kultur programaren antolatzaileek gonbitea luzatu nahi izan dute: “Ez zara geratuko, zin egiten dizugu, plan interesgarririk gabe, aniztasuna Kultur programaren nortasun-ikurra baita: badugu jazza, rocka, flamenkoa, klasikoa, folka, countrya, dantza, popa… eta are osoagoa izan dadin, Turismo Zuzendaritza Nagusiarekin-Nafarroako Erresumarekin lankidetzan, jarduera osagarriak proposatzen ditugu jardunaldi berean eta inguru berean egiteko, planaren borobiltasuna ziurtatzeko. Zer moduz indie rock kontzertu bat Bardeetako Parke Naturaletik eta Biosfera Erreserbatik gertu, kultur zentro bihurtutako etxe-koba zahar batzuk bisitatu ondoren? Edo baserri-eskola batean gazta egiten hasi, gero Orgiko basoan euskarazko pop musika saio batera joateko? Ziurrenik, Bertizera joateko eta Argako Erregina agurtzeko dataren bat (edo batzuk) ere gordeko duzu. Estefanía de Paz Asín egile nafarraren antzezlan arrakastatsua agertoki paregabean kokatzen da, nahasketa oso orekatua eskainiz: alde batetik, Iruñeko funanbulista ospetsuaren bizitzarekin eta mirariekin lotutako dokumentuak eta objektuak, erakusketa argigarri baten inguruan antolatuak, eta, bestetik, familia osoarekin batera ikusteko, entzuteko eta egiteko hainbat jarduera. Zer moduz tximeleta bat? Eta lorategiko zuhaitzen azpian hari-saio ahul bat ikusiz arnasari eustea? Eta antzerkira joatea, gaztelaniaz zein euskaraz, altxor botaniko batek inguratuta?”

Kultur ekimenaren proposamen guztiak zeintzuk diren jakiteko, hemen duzue programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button