ESZENA

“Txotxongiloen Mundu Jaialdia”, bihartik aurrera Donostian

Bihartik aurrera, maiatzaren 28tik ekainaren 5era, World Puppet Festival jaialdiak munduko txotxongilo-ikuskizunik onenetako batzuk eramango ditu Donostiara. Hiri horretako Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta Gazteszenan hainbat emanaldi programatu dituzte aste horretarako, baina horretaz gain, hiriko kaleetan hainbat eszenatoki egongo dira.

Umeentzat ekitaldi dezente programatu dira. Hala, maiatzaren 30ean, Antzoki Zaharrean 18:30ean, Red Earth revisited obra egingo du Assitej & Speeltheater konpainiak. Hurrengo egunean, Victoria Eugenia Antzokian, 20:30ean, Altzoko Haundia lana ikusteko parada egongo da La Enananaranja & Iñaki Mataren eskutik. Egun berean, Gazteszenan, 21:00tan, La Licorne konpainiak Spartacus egingo du.
Ekinaren 1ean bi saio, Óscar, el niño dormido Victoria Eugenia Antzokian eta Peregrinaçao Antzoki Zaharrean, El Espejo Negro eta Lafontana formas animadas konpainien eskutik.
Bi toki horietan izango dira beste saio guztiak hurrengo egunetan, eta Animare (Kakashiza konpainia), Les Funambules (Marionetteatern) edo Tutu (Lichtbende Theatre) izango dira Antzoki Zaharrean, eta beste aldetik, Victoria Eugenia Antzokian, Alice in Wonderland (Hand Made Theatre), I Sisyphus (Puppet’s Lab konpainia) eta Out (Unterwasser konpainia) lanak ikusteko parada egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button