ARTEA

Bizitza ariketa gisa

Artium Museoak Juncal Ballestín artistaren Bizitza ariketa gisa izeneko erakusketa abiatu du. Bertan, pintura, objektu eta instalazio sorta hautatu bat bildu da artistaren ibilbide artistikoa zertan den jabetzeko. Material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da haren lanaren ezaugarri nagusia; izan ere, pintura, marrazketa, instalazioa, bideoa, obra grafikoa… landu zituen.

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoko erakusketa honetan bi multzo nagusi bereizi dira, “bat artistaren pinturako serie nagusian oinarritua, eta, bestea, zenbait objektu serie biltzen dituena. Bi multzo nagusi horiei gehitu zaizkie, gainera, inongo serietan txertatuta egon ez arren artistaren ibilbidera hurbiltzeko funtsezkoak diren zenbait obra”.

Artelanen nondik norakoak oso argiak dira: “Erakusketako obra gehienak Otazuko estudioan bost urte baino gehiagoz hark utzi bezalaxe egondako artistaren legatuaren parte dira. Artistak ezin hobeki ordenatuta eta sailkatuta utzi bazituen ere, denboraren joanak behartuta obretan zenbait esku-hartze egin behar izan dira aldez aurretik, elementu organikoez eginak baitira haietako asko”, eta horrexegatik batzuk berritu egin dira, eta Aldundiko Zaharberrikuntza zerbitzuaren zuzendaritzapean egin dira lan horiek.

Juncal Ballestínen ibilbideari dagokionez, banakako erakusketen artean bereziki aipatzekoak ditu honako hauek: Trayecto Galeria aretoan (Gasteiz) egindako Absorciones II. Reposiciones (2013), Juncal Ballestín: pintura, pensamiento (2008), eta Juncal Ballestín: apología y dependencia (2005); 2008an Montehermoso Kulturuneak eskaini ziona, Esa sustancia que mancha; eta Juncal Ballestín, Sala Amárica aretoan 2003an inauguratua.
Haren lana ere presente dago, besteak beste, Artium Museoaren, Liburutegi Nazionalaren, Vital Fundazioaren eta Gasteizko Udalaren bildumetan.

Xehetasun guztiak, eta informazio zabala hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button