IKUS-ENTZUN

Birgizarteratzeko ikuspuntuak

Nola eraiki justizia penal demokratikoagoa eta gizatiarragoa? Horretaz hausnartzen izan dira hil honetan Nafarroako Filmotekak zabaldu zuen zinema-ziklo txikian. Hiru film proiektatu dira, eta ondoren, solasaldi bat egin da ingurune penalean eta errestauratiboan parte hartu duten edo lan egiten duten pertsonekin.

Zikloa Brubaker (Stuart Rosenberg, 1980) piezarekin hasi zen, espetxe itxi batean gerta daitezkeen gehiegikerien aurka borrokatzeko beharra erakusten duen film klasiko batekin. Ondoren, Espainian argitaratu ez den Circles (Cassidy Friedman, 2018) film dokumentala aurkeztu zen. Eskola-eta komunitate-eremuan bizikidetza sustatzeko zirkulu errestauratiboen erabilerari buruzkoa.

Eta bihar, hilak 29, azken saioan, Modelo 77 (Alberto Rodríguez,2022) film goraipatua pantailaratuko dute. Film horrek Demokraziarako Trantsizioan espetxeetako egoerari buruz hausnartu nahi du. Manuel kontulari gazte bat da, kartzelan dago eta epaiketa zain du, faltsutze bat egiteagatik. 6 edo 8 urte arteko balizko zigorrari egin beharko dio aurre, egindako delituarentzat neurriz kanpoko zigorra. Laster, bere ziegakidearekin, Pinorekin, bat egingo du COPELekin, preso komunen eskubideen eta amnistiaren alde borrokatuko duen presoen kolektiboarekin. Askatasunaren aldeko gerra piztuko da, Espainiako espetxe-sistema kolokan jarriko duena. Gauzak kanpoan aldatzen ari badira, barruan ere egin beharko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button