ESZENA

Antzerkian ideiatik ekintzara pasatzeko tresnak

Antzezle, zuzendari, idazle, koreografoei zuzendua, Dejabu konpainiak Teatro en Vilo konpainiako kideak gonbidatu ditu maiatzaren 7, 8 eta 9an, Haz que pase ikastaro trinkoa eskaini dezaten. Ikastaroa Errenteriako Niessen antzokian egingo da, eta Andrea Jimenez zuzendariak, 20 orduko tailerrean, konpainiaren lan egiteko modua azalduko du, “antzerkian ideiatik ekintzara pasatzeko tresnak eskainiz”. Izena emateko epea apirilaren 11a arte dago zabalik.

Teatro en Vilo konpainia Londresen sortu zen, eta gaur egun Madrilen kokatuta dago. Euren lanek arrakasta handia izan dute azken urteetan. Madrileko Centro Dramatico Nazionalek ekoiztu ditu euren azken lanak eta iaz El Ojo Crítico saria jaso zuten.
Talde horren azken proiektua, Hoy puede ser mi gran noche, Niessen antzokian ikusi ahal izango da apirilaren 25an.

Informazio guztia Dejabu konpainiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button