IKUS-ENTZUN

John Ford-i buruzko zikloa, Nafarroako filmotekan

John Ford zuzendari estatubatuarraren klasikoak pantaila handian ikusteko aukera izango da Nafarroako filmotekan. Hala, hilaren 13an, ostiralean, Stagecoach (1939) proiektatuko da; 20an, The Grapes of Wrath (1940); eta, amaitzeko, 27an, How Green Was My Valley (1941).

Bestalde, ekoizle nafarrei zuzendutako INAAC Panorama zikloa ere ondu dute; hala, hil honetako lehenengo ostegunean, Hijos de la tierra (Patxi Uriz, 2103) filma aurkeztuko dute, eta hilaren 12an, film laburrak ikusi ahalko dira: La mosca (2012), La mirada de bronce (2013), Benneath The Trees (2012), Dummies (2013) eta Soñar es gratis taldearen hirugarren denboraldiko hiru atal: Cinema Paraíso, Ciudadano ejemplar eta Oro parece, plata no es.

Hilaren 19an, halaber, Angel Clavo Buttini zinemagile nafarraren pelikulak aurkeztuko dituzte: Mami Blue (2010) lan luzea eta Derecho de admisión (2001) laburra.

Ezinbesteko zinemaren zikloa izeneko egitarauaren baitan ere, hiru klasiko jasoko dituzte: 4an, Bringing up Baby (1938); 11n, Children of Paradise (1945); eta 18an, Ladri di Biciclette (1948).

Amaitzeko, abenduaren 26an, Burt Lancaster aktore estatubatuarra omenduko dute bere jaiotzaren 100. urteurrenean harira, Fred Zinnemann zinegilearen From Here To Eternity (1953) filmaren emanaldiaren bitartez.

Xehetasun guztiak: inaac.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button