MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” deialdia

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak Katapulta Tour Gipuzkoa jarri dute berriz martxan. Hortaz, deialdi bat bidean da Gipuzkoan 2023an zehar egingo den musika eta formatu txikiko arte eszenikoen proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko. Gainera, zortzigarren edizioan, zirkuitua programa bihurtuko da, eta ohiko kontzertuei prestakuntza programa bat eta aukeratutako proposamenenetarako entsegu espazioak gehituko zaizkie.

Deialdiak hiru helburu bete nahi ditu: musikaren eta arte eszenikoen esparruan Gipuzkoako talentuak balioestea eta bultzatzea; Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko asmoz.

Nori dago zuzendua? Deialdia musikaren eta arte eszenikoen eremuetan karrera modu profesionalean garatzeko interesa duten artista profesional emergenteei edo erdi profesionalei zuzenduta dago, eta musika proposamenak (Pop, Rock, Folk, Electronika, Hip-Hop eta antzeko estiloak) eta formatu txikiko arte eszenikoen proposamenak (mikroantzerkia, bakarrizketak, performancea eta magia) onartuko dira.

Hautatuko diren proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie: lau emanaldi Gipuzkoako hainbat espaziotan edo jaialdietan, horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoan; 400 euroko konpentsazio ekonomiko bat emanaldi bakoitzeko; artistaren edo proiektuaren promozio bideo bat grabatzea, eta komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, produkzioari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat. Gainera, Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan entsegu espazio partekatuak doan erabili ahalko dira.

Proposamenak 2023ko urtarrilaren 9ra bitartean aurkeztu beharko dira.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button