IKUS-ENTZUN

Zelaiak, ateak, pilotak eta jokalariak

Aste osoan, Athletic Club Fundazioaren eskutik, Thinking Football Film Festival garatuko da Bilbon. Martxoaren 13tik 28ra bitartean, futbolaren inguruan egiten den zinemari buruzko zikloak  hamaika film luze (hamar dokumental eta fikziozko bat) eta bost film labur eramango ditu Bilbora.

Pantailaratuko diren filmen bidez , eta bertan agertzen den futbolaren bidez, giza eta gizarte-historiak kontatzen dira, beti ere kirolaren eta kirolarien ikuspuntutik: “azken mendean futbolaren inguruan sortu den fenomeno soziala eta globala ulertzeko gakoak eman nahi ditu, oro har, Futbol Thinking Football Film Festivalek”.

Aurtengo edizioa bosgarrena izango da  eta bere programazioan atondu diren pelikulak Islandia, Brasil, Erresuma Batua, Belgika, AEB, Italia eta Espainiatik etorriko dira. Gainera, saio bakoitzaren ondoren debate txiki bat egingo da filmari buruz, eta zuzendariak edo protagonistaren batek hartuko du parte.
Publikoak filma baloratuko du eta, jaialdia amaitzen denean, Thinking Football Film Festivaleko Publikoaren Saria ezagutaraziko da.

Pelikulak, ordutegiak eta abar, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button