IKUS-ENTZUN

Western filmen eta naturaren arteko harremana ardatz duen zikloa ikusgai Donostian

Atzo hasi zen Western zikloa Donostiako Antzoki Zaharrean Anthony Mann zuzendariaren Bend of the river (1952) filmarekin. Oraindik, baina, beste hiru pelikula ikusteko parada dago, guztiak Cristina Enean bertan.

Hala, hilaren 26an, Sydney Pollack-ek 1972 urtean estreinatu zuen Jeremiah Johnson filma ikusi ahal izango da. Isiltasunez eta irudi ederrez beteriko poema ederra da. Gizon batek uko egiten dio gizarte organizatuan bizitzeari eta Mendi Harritsuetara iristen da, bertan natura birjinarekin batera, bere erara egokitutako bizimodua izateko.

Ekainean berriz, beste bi film proiektatuko dituzte. Hilaren 2an Man Without a Star (King Vidor, 1.955), eta 9an The Last Hunt (Richard Brooks, 1.956). Lehenengoan izarrik gabeko cowboy batek nahi duenaren eta zuzena denaren arteko hautua egin beharko du, abereen larreetako itsasoetatik barrena zamalkatzen den bitartean. Bigarrena, ordea, indioen aldeko pelikula iluna da, indioarentzat bisontea balio handiko animalia da. Bisonteen sarraskiak berekin beste bat dakar: indioena.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button