Infokultura 2011-11-16

Maria Ruidok consonnik ekoiztutako “Electroclass” lana aurkeztuko du Zinebin

ETBko artxibategia oinarrizko material gisa hartuz, lan horrek ohiko langile klasea kontzeptuaren desagerpenari eta “polis” hiria “Bilbao marka” bilakatzean izandako goitik beherako eraldaketari buruzko gogoeta egiten du.

Estreinaldia bihar, hilak 17, izango da, BBK aretoan 20:00 tan Artists Killed Media Stars zikloaren baitan. Maria Ruido berak aurkeztuko consonniren laguntzarekin.

Electroclass Maria Ruido artistaren proiektu bat da, consonnirekin elkarlanean egina, 7 minutuko 7 atalek osatutako ekoizpen bideografiko batean gauzatzen dena, ETBren artxiboaren desmuntatze nozioan oinarritua, beste zenbait ikus-entzunezko materialekin talka eginez. Desmuntatze lan hau testuinguratzeko, ikerketa paralelo bat egin dugu 20tik gora elkarrizketaren bidez, baita zinema eta bideo proiekzio bat eta mintegi bat ere: Artists Killed Media Stars.

“ARTISTS KILLED MEDIA STARS” ZIKLOA

Azaroak 16. Hirugarren saioa: Capitalismo líquido.

  • Twilight City (1989). Black Audio Film Collective.

  • The Forgotten Space (2010). Allan Sekula y Noel Burch.

Azaroak 17. Laugarren saioa: Del (otro) lado de la televisión

  • Cross-Cultural Television (1987). Muntadas y Hank Bull.

  • Intervenciones TV: 2008 eta 2009 azken urteetako piezen aukeraketa bat.

  • ElectroClass. Apuntes sobre la generación de imaginarios postindustriales desde la televisión (Bilbao como caso de estudio) (2011). María Ruido consonniren ekoizpenarekin.