Infokultura 2011-09-27

SAREAN, aurkezpenerako asanblada

Aktiboki parte hartu nahi duten pertsona, kultur eragile eta auzoko talde eta kolektibo sozialei zuzendua.

Ahalik eta pertsona eta eragile soziokultural gehien SAREAN elkarteari lotzeko asmoz, elkartearen aurkezpen asanbladara dei egiten dizuegu. Bertan proiektua aurkeztu nahi dizuegu, honen aurrekariak, eduki, filosofia eta azken urteotan egindakoetatik hasita gaur eguneko abagunera eta instituzioekin izandako negoziaketen egoerara iritsiz.

Behin informazioa emanda, bertan parte hartzeko moduez hitz egingo dugu. Izan ere zuen guztien laguntza eta eskuartzea beharko dugu aurrerantzean pentsatzeko, proposatu eta eztabaidatzeko, lagundu, gozatu eta sustatzeko. Proiektu honek askoren laguntzaz baino ezin izango du aurrera egin. Horregatik nahi zaitugu PLAZA kultura-gunea elkartean.

Irailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 8:00retan San Frantziskoko udal zentroan izango gara. Asanblada ostean zer jan eta edan izango dugu.

www.sarean.net.in / www.sarean.info

Sarean-ek bidalita