ESZENA

“Apple Love” dantza-ikuskizuna Errenterian

Dantzak, antzerki fisikoak, bideo eszeniko bikoitzak eta bideo-musikak osatzen dute Apple Love ikuskizuna. Igandean, azaroak 18, Errenteriako Kulturgunean ikusi ahalko da, 19:00etan.

Ikuskizunean kantari bat, bi bertsolari eta bost musika-bideo uztartuko dira, horiek osatzen baitute pertsonaia nagusia: erabateko maitasuna bilatu nahi duen ikertzailea.

Obrak amodioa du ardatz, amodioa zehazteko premia: “Jakina den moduan amodioa gai zabala da, unibertsala eta mila aldiz interpretatua, taularatua eta aztertua izan dena bai arte arlotik, filosofia, erlijio edo zientzia aldetik. Esan liteke hainbestekoa dela gai horren inguruko informazio-kopurua, irudiak eta gizartean dauden erreferentziak, ia-ia ezinezkoa zaigula “amodioa” era nabarmen batean definitzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button