Nontzeberrik 10 Urte lehiaketa:
Aurten nobedade gisa, eta Nontzeberriren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, Nontzeberrik 10 Urte lehiaketa abiatu dugu.
Baseak:
- Nontzeberriren hamar urteotako ibilbidea nabarmentzeko lana beharko du izan bideoak, eta gehienez 30 segundoko iraupena izango du.
- Fitxategia .flv formatuan bidali beharko da eta gehienez 4 megakoa beharko du izan.
- Onartuko den hizkuntza bakarra euskara izango da.
- Ezinbestez agertu beharrekoak: Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu).
- Bideoa FANT zinema fantastikoan egingo den Nontzefilmak gaua-n erakutsiko da. Beraz, kalitate handiko bertsioa eskatuko zaio irabazleari.
- Hauez gain, parte-hartzaileak Nontzefilmaken baseetan jasotzen diren xehetasun guztiak onartuko ditu.
- Lehiaketaren irabazlearen eskubide guztiak Nontzeberriren esku geldituko dira eta honek soilik erabiliko ditu Nontzeberri sustatzeko.
- Izen-ematea www.nontzefilmak.com webgunearen bitartez egingo da.