MUSIKA

Joseph Cotton-ek “Reggae Warriors” festan joko du

Larunbatean, apirilak 5, Reggae Warriors festaren seigarren edizioa egingo da Donostiako Doka Kafe Antzokian; Joseph Cotton jamaikarrak, Sara Lugo alemaniarrak edo Revolutionary Brothers euskaldunek parte hartuko dute jaialdian.

Aipatutako hiru artistei ondokoak gehitu zaizkie: Atili Bandalero, DJ eta ekoizle frantsesa; Van de Ramah, Murtziako reggae erritmoak; eta, amaitzeko, King Konsul eta El Puto Yan abeslariak. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira.

Joseph Cotton jamaikar musikaria da karteleko izen garrantzitsuena; 1957an jaioa, 70eko urteetatik ari da reggae doinuak, idazten eta abesten.

Jah Walton izenpean hasi zen diskoak argitaratzen 70eko hamarkadan; 80ko urteetan, baina, egun erabiltzen duen goitizena hartu (bere benetako izena Silbert Walton da), eta disko arrakastatsuak plazaratu zituen, Ingalaterran, batik bat.

Harrezkeroztik, makina bat disko grabatu ditu, berriena Red Blood One Blood da, 2013an argitaratua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button