LITERATURA

Euskal idazle egonaldia Abbadian

Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) literatura egonaldi bat antolatu dute Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da, eta interesa izanez gero horra aurkezteko epea ekainaren 19an amaituko da. Egonaldia urria eta azaroa bitartean izango da, eta aukeratuari 1000 euroko beka emango zaio.

Egitasmoak bi zati ditu: gazte literatura sorkuntza Hendaiako Nekatoenea etxean (xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da), eta ikasle gazteekin jarduera bat.

Epaimahai batek aukeratuko du pertsona bat hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, eta abar) Euskal Idazleen Elkartera bidal daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button