IKUS-ENTZUN

Filmak aurkezteko deialdia III. Mendi Film Festival-en

Abenduaren 13tik 21era bitartean, mendia izango da protagonista Gasteizen ospatuko den III. Mendi Film Festival erraldoiari esker. Bertan, mendiari buruz ekoiztu diren azken film zoragarriak ikusteko aukera egongo da.
Parte hartzeko, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako ekoizpenak aurkeztu ahal izango dira. Esku hartu ahal izango duten filmek mendiarekin zerikusia duten edota mendian egiten diren jarduerei buruzko gaiak jorratu behar dituzte.

Lehiaketa atalaz gain, hainbat ekintza izango ditu aurtengo mendi jaialdiak: argazki erakusketak, mahai inguruak, hitzaldiak, eta lehiaketaz kanpoko emanaldiak.
Film onenak garaikurra eta 3000 euro hartuko ditu baina bestelako sariak ere eskuratzeko aukera egongo da.

Jakin beharreko guztiak III. Mendi Film Festivalaren webgunean dituzue.

Mendi Film Festivalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button