ESZENA

Nora doaz gerrako heroiak?

 

Hiru gerra-beterano zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz…. Hirurak zoro. Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Joxe Ramon Soroiz. Eta hirurak aktore. Gérald Sybleyras dramaturgo frantsesaren Le vent des peupliers lanaren moldaketa egingo dute: Heroiak, Ramon Agirrek idatzia. Antzezlanaren zuzendaria, berriz, Begoña Bilbao Lejarzegi da. Obra dibertigarria eta gizatiarra da.

Txalo Produccionesen ekoizpena honetako hiru heroiek zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?

Ikusi nahi baduzue, aukera paregabea dago Elorrion, barikuan 18an, gaueko 22:00etan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button