IKUS-ENTZUN

Oskar Alegria eta Isaki Lacuesta, Donostiako Kresala zineklubean

Donostiako Kresala zineklubak iragarri du gaurko emanaldia “ezohikoa” izango dela. “Emanaldi berezia prestatu dugu, hirukoitza, gaur egungo zinema munduko bi zuzendari interesgarrienetakoekin, Isaki Lacuesta eta Oskar Alegría”.

Alegriak Margodantza (2015) eta Galtzerdi Berdeak (2015) film laburrak aurkeztuko ditu, eta Lacuestak, berriz, In Between Days, Naomi Kawase zuzendari japoniarrarekin trukatutako gutun-filmatuen bilduma. Lanok ikusi ostean, solasaldia izango da zinegileekin. Emanaldi berezi hori Trueba zine-aretoetan izango da gaur, 19:30etik aurrera.

Filmen harira, Margodantza Jon Maia bertsolari eta dantzariarekin elkarlanean egindako lana da. “Zazpi margo oinak erabiliz tindatu dira. Zazpi obra horiek zazpi erantzun dira, bai eta zazpi galde berri ere”. Galtzerdi Berdeak film laburra ere, dantzaren inguruan ardazten da: Oldarra, Olaeta eta Etorki dantza-taldeen zuzendari ohi Filipe Oyhambururen inguruko filma da. “94 urtetan, segitzen du ia egun guziz igeri egiten eta euskarazko klaseak ematen etxera etortzen zaizkion ikasleei”.

Azkenik, In Between Days Isaki Lacuesta eta Naomi Kawase zinegileen arteko gutun-trukaketaren filmazioa da. “Zinemagile horien bizitza-zatitxoen bilduma eder bat da”. Filmaren ekoizlearen esanetan, “ia zinema genero berri bat, gutunena, hauen hartu-emanak denbora ezberdinetan garatzen direla”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button