IKUS-ENTZUN

“Hemen Right Now!” dokumentala pantailaratuko dute Bilboko Kafe Antzokian

Igandean, 18:30etik aurrera, Hemen Right Now! dokumentala aurkeztuko dute Bilboko KAfe Antzokian. Angela Davis aktibista afroamerikarrak Euskal Herrira egindako bisita baten inguruan ardazten da filma. Euskal Herrian ekoitzitako lana da, Creative Commons lizentziapean.

Kafe Antzokiaren arabera, “2016ko otsaileko lau egunez, Angela Davis aktibista afroamerikarra Euskal Herrian izan zen. Espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa izanik, presondegien desagerpena aldarrikatzen zuen ekarpen aberatsa utzi zigun, gurea bezalako herri batetan kartzelen existentziaren inguruko eztabaida piztu zuelarik. Lan honek, bisitaldiak utzitakoaz gain, eremu ezberdinetako euskal herritarren gogoetak biltzen ditu: Norabide askotariko eztabaida baterako ekarpen kolektibo bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button