Küm
Irun
Küm, Borja Toval (Baxua - Mockba, Sacco), Javier Martinez (Gitarra - Irazi), Iñaki Apalategi (Ahotsa - Neuma 00"), Nerea Garrido (Theremin - Maumousse, Sacco), Fortun (Hasierako bateria eta grabaketan - Layo Raser, Maumousse) eta Imanol Garcia (Gaur egungo bateria - Mockba) musikarien proiektua da.
Zure soslaia osatzen duten usain guztiek desorekatzen nautenean aurkeztu dute, disko freskoa eta zorrotza, Post Core-aren gertukoa. 90eko Core indartsuan sustraitua, joera berrien tendentziak erdizka entzuten uzten ditu KÜM-ek, erritmo aldaketa nabarmenekin, zuzen bizi batekin lagunduta. Hauen eraginak Bidasoa eskualdeko soinu bereziaren, Dut, Lisabö... eta berezko izaera originalaren artean kulunkatzen dira. Disonantziaren doinu irristakorren riff eroak, apurtutako eta korapilatutako erritmoak eta barne-iraultzara eramaten duten mezuak aurkitzen dira lan honetan, pasio eta melankonia giroa lortuz.