ARTEA

III. Ipuin eta ilustrazio lehiaketa

2006 eta 2001 urtean jaiotakoek, Mitxel Murua idazleak idatzitako Joxetxo hargina ipuina irakurri behar dute eta ipuin horretan oinarrituta, ilustrazio bakar bat aurkeztu behar du haur bakoitzak eta 2000 eta 1995. urteen artean jaiotakoek, berriz, beste ariketa bat egin beharko dute.
Gaztetxoek Alex Orbe ilustratzaileak egindako ilustrazioa izango dute lanaren abiapuntu ipuin bat idazteko.

Ilustrazioak A3 edo A4 formatudun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
Marrazki bakoitzaren atzeko aldean datu hauek jartzea ezinbestekoa izango da: haurraren izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia, helbidea eta ikastetxea.
Lanak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Parte hartu gura baduzue hemen duzue informazio osagarria.

Elkar-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button