Gringo
Getxo
Talde hau Getxo herrian sortu zen 2004an. Taldekideek eskarmentua dute musikaren munduan, alde hartako 90. hamarkadako taldeetan arituak izan baitira (Inte Domine, Pornobus, Beans, Milkis...).
Gaur egun ere Gringo taldeko kide batzuek proiektu paraleloak dituzte. Taldeko gitarra-jotzailea eta ahotsa Pablo Jaen-ek McEnroe, Sweet Oblivion eta Manett taldeetan jotzen du, Gonzalok ere McEnroe taldean jotzen du gitarra, eta Iñigo bateriak La Grietan eta Josetxo Grietan jotzen du Mattin eta Josetxo Anituarekin.
Gringo taldeak The Return of The Fucking Losers izeneko lana plazaratu du. Bizkaiko Berango herriko Grabasonic estudioetan grabatu zen 2006. urtearen hasieran. Ivan Corcuera izan da ekoizlea.